Tradizioak bizirik dirau

Leyre Carrasco 2022ko otsailaren 20a

Lizartzako inauterien azken eguna ari dira ospatzen gaurkoan. Ohitura jarraituz, meza nagusiaren ostean, puska biltzen aritu dira herritarrak, txistulariekin kalejiran eta dantzan.

Aurtengo inauterietako azken egunean eguraldia etsai izan dute lizartzarrek. Hala ere, hori ez da arazo izan festarekin jarraitzeko. Gaurkoan, ordea, elizako estalpean amaitu dute kalejira, eta bertan, Lizartzako Inauteri Dantzen emanaldia eskaini dute. Emanaldiaren amaieran, urtero ematen duten Luzea saria banatu dute. Iaz bertan behera geratu ostean, aurten XIX. edizioa ospatu dute, eta igandeko bazkariaren ondoren astelehenetan garbiketa lanetan aritzen diren ontzi garbitzaileek jaso dute. Herriko balkoi politenaren saria ere banatu dute, eta Lourdes Sarasola eta Xabier Iparragirre herritarrek eraman dute.

14:00etan, berriz, Inauteri bazkariari ekin diote, plazan. Arratsaldean ere festak ez du etenik izango eta Andoni Ollokiegiren kontzertua izango dute, 17:30etan. Inauteriak 19:30etan amaituko dira plazan ijitoa errez.

Erlazionatuak

Txistularien doinuekin dantzan

Leyre Carrasco 2022 ots 20 Lizartza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!