2022/02/19 07:00

Inauteriak

Inauteriak
Lizartza

07.00. Plazan elkartu dantzari, txantxo eta txistulariak. Denek batera, Diana abestuz hasiko dute inauteria.

07.30. Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik.

10.00. Etxe-zahar baserrian geldialdia.

12.00. Mozorroen eta txarangaren irteera Joxe Mariko aparkalekutik.

13.30 aldera. Arrateko zubian denok elkartu ondoren, herriko plazan bazkari autogestionatua, ekarri bakoitzak bere bazkaria! (Eguraldi txarra izatekotan, frontoian).

18.00. Joxe Mariko aparkalekuan bildu eta plazara jaitsi ondoren, bertan Lizartzako talogileak egindako taloak jateko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!