Pasahitza (zaharra)

Lizartzan inauteriak ospatuko dituzte

Ataria 2022ko urtarrilaren 24a

Otsolar dantza taldeak deituta batzarra egin zuten joan den ostiralean Lizartzan, herritarren iritziak biltzeko inauterien inguruan. Iritzi horiek baikorrak izan zirela azaldu dute deitzaileek, eta ondorioz, inauteriak ospatzeko erabakia hartu zuten. Hori bai, urteroko egitaraua ez dute egingo.

Igandeko txekor jatea ez da izango Lizartzako inauterietan, baina beste guztia aurrera ateratzeko borondatea dutela azaldu dute Lizartzatik. Mozorroak, dantza, puske biltzea eta abar izango dira beraz, aurten, Lizartzako inauterietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!