Haimar Altuna Sorturen Idazkaritza Nazionalerako hautagien artean

Tolosaldeko Ataria 2021ko abe. 22a, 09:43

Sortu alderdiaren Nazio Kontseiluak Nazio Idazkaritza proposamena aurkeztu du. Hautagaien artean dago Lizartzako Haimar Altuna Ijurko, Gatazkaren ondorioen konponbiderako batzordearen arduradun bezala.

Aurkeztutako hautagaitza azken bost urteetako zuzendaritzaren jarraipena dela esan du Sortuk. "Belaunaldi aldaketan sakontzen du, baina era berean belaunaldi ezberdinak ordezkatzen ditu. Bestetik, genero parekidetasunera bidean urrats esanguratsua emango da Nazio Idazkaritza berri honekin Sortuk. Hamar ardura nagusietan 5 emakume eta 5 gizon daude. Herrialdeak kontuan hartuta 6 emakume eta 9 gizon", zehaztu du. 

Honakoak dira hautagaitza osatzen duten kideak: Idazkari nagusia, Arkaitz Rodriguez Torres; Idazkari teknikoa (idazkariorde lehena), Nuria Altzugarai Gartzia; Barne koordinatzailea (idazkariorde bigarrena) Oihana San Vicente Saez de Cerain; Norabidetze Estrategikorako Gunearen arduraduna (idazkariorde hirugarrena) David Pla Martin; Barne antolaketa arduraduna, Itsasne Fernandez Duarte; Ekintza politikoko arduraduna, Kizkitza Gil de San Vicente Gurrutxaga; Herrigintzako arduraduna, Xabi Iraola Larraia; Komunikazio arduraduna, Gotzon Elizburu Beristain; Nazioarteko arduraduna, Elena Beloki Resa; Gatazkaren ondorioen konponbiderako batzordearen arduraduna, Haimar Altuna Ijurko; Nafarroako arduraduna, Lur Albizu Etxetxipia; Arabako arduraduna, Jon Iker Aramendi Jimenez; Ipar Euskal Herriko arduraduna, Aitor Servier Etxexuri; Bizkaiko arduraduna, Paul Laka Garamendi eta Gipuzkako arduraduna, Aritz Arzallus Agirrezabala.

Nazio Kontseilua 30 lagunek osatuko dute. Nazio Idazkaritza osatzen duten 15 lagunak eta banan banan bozkatuko diren beste 15 lagun. Abenduaren 23an irekiko dute hautagaitzak aurkezteko epea urtarrilaren 5a bitarte. Sortuk esan du aukera dagoela Nazio Idazkaritzarako hautagaitza alternatiboak aurkezteko zein Nazio Kontseilua osatuko duten banakako hautagaitzak aurkezteko. Bozketa urtarrilaren 19tik 21era izango dute.

Haimar Altuna Ijurko (Lizartza, 1976) Sortuko Gipuzkoako arduraduna da 2017tik. Gaztetatik Jarrai gazte erakundean militatzen hasia, ezker abertzaleko erakunde ezberdinetan militatu du. Elektronikako FP2 ikasketak eginak eta langilea Industria Horniduretako familia enpresa batean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!