2022ko egutegia osatzeko argazkiak bildu nahi dituzte

Ataria 2021eko urriaren 20a

Urriaren 31 baino lehen bidali beharko dira argazkiak eta ondoren bozketa egingo da, egutegian zein argazki atera erabakitzeko.

Lizartzako 2022ko egutegia osatzeko, argazkiak aukeratzeko egitasmoa jarri du martxan Kalamatrikek, udalaren laguntzarekin. Herritarrei dei egin die argazkiak bidaltzeko. Ondoren, aurkezten diren argazkien artean, herritarrek bozketa bidez aukeratu ahal izango dituzte egutegian zein argazki agertuko diren.

Garai bateko zein gaur egungo argazkiak jaso nahi dituzte, eta honakoa da gaia: Lizartza eta lizartzarrak lau urtarotan. Argazkiak kalamatrike@gmail.com helbidera bidali beharko dira urriaren 31 baino lehen. Pertsona bakoitzak argazki bat aurkeztu ahalko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!