Biharko Mendiz Mendi Etxera ibilaldiarako izena emateko bada oraindik aukera

Ataria 2021eko irailaren 17a

Gaur 20:00etatik 21:00etara herriko plazan eman daiteke izena eta bihar bertan ere aukera izango da momentuan bertan; lau ibilbide izango dira eta eramateko bazkaria jarriko dute mendizale zein gerturatzen direnentzat.

Bihar izango da Mendiz Mendi Etxera mendi ibilaldia. Ohiko modura itzulita lau ibilbide prestatu dituzte, luzera desberdinetakoak. Antolatzaileek azaldu dutenez, izena ematearekin batera bazkaria ere barne izango dutela, eta gainerakoan, 12 euroko bonu laguntzaren truke, bazkaria hartzeko aukera izango dutela. Hori bai, aurten, eramateko prestatuko dute bazkaria, paella eta postrea. Izena emateko bada oraindik aukera: gaur, 20:00etatik 21:00etara herriko plazan izango dira antolatzaileak, eta bestela, bihar, irteeran bertan apuntatu daiteke.

Ibilbideak

  • 35 kilometroko ibilbidea. 2 .200 metroko bataz besteko goranzko malda. Irteera 07:00etan, plazan. 16 urtetik gorakoentzat. Prezioa: 21 euro.
  • 18 kilometroko ibilbidea. 100 metroko bataz besteko goranzko malda. Irteera 08:00etan, plazan. 12 urtetik gorakoentzat. Prezioa: 16 euro.
  • 10 kilometroko ibilbidea. Irteera 09:30ean, plazan. 8 urtetik gorakoentzat. Prezioa: 16 urtetik gorakoek 12 euro eta besteek 8 euro.
  • 3 kilometroko ibilbidea. Familia giroan egitekoa. Irteera 10:30ean, plazan. Adin mugarik ez dago. 4 eta 14 urte artekoek 6 euro eta hortik gorakoek 12 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!