Igandean Hodei Magoa izango da Lizartzan Berdinki Zirkuaren ordez

Ataria 2021eko irailaren 9a

Igandean 19:00etan izango da emanaldia, zimitorioan. Aurrez gonbidapenak eskatzea beharrezkoa izango da udaletxean edo 673 905 685 zenbakira mezu bat idatzita.

Iganderako programatuta zegoen Berdinki Zirkuaren emanaldia bertan behera geratu da COVID-19aren eraginez. Horren ordez, Hodei Magoak eskainiko du Harritzearen abilezia izeneko ikuskizuna. Haur nahiz helduentzat zuzendutako emanaldia dela azpimarratu dute. 

Ikuskizunaz gozatzeko, udaletxean izena eman beharko da aurrez edota 673 905 685 zenbakira whatsapp bat idatzita.

Ekitaldi hau, Lizartzako Udalak irailerako prestatu duen kultur egitarauaren barruan dago kokatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!