Pasahitza (zaharra)

"Nire gogoa kantxetara uztailean itzultzea izango litzateke"

Ataria 2021eko ekainaren 8a

Erik Jaka ondo-bidean da. Buruz buruko azken txapeldunak ezin izan du txapela defendatu, baina orain garrantzitsuena osasuntsu jarri eta kantxetara osaturik iristea da. Horretarako gogoa du, baina ekaina lasai pasa beharrean izango dela onartu du lizartzarrak. Itzulera uztailean izatea gustatuko balitzaio ere, jakitun da agian abuztua ere iritsiko dela berriz zuriz jantzi aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!