Perikarditisa diagnostikatu diote Erik Jakari

Ataria 2021eko maiatzaren 11

Erik Jaka lizartzarrari perikarditisa diagnostikatu diote, eta tratamendua jasotzen ari da. Ospitalean jarraitzen badu ere, hobera egin du eta ziurrenik bihar alta emango diotela jakinarazi du Baikok.

Erik Jaka pilotariak hobera egin du. Perikarditisa diagnostikatu diote eta Bilboko Zorrotzaurre Klinikan jarraitzen du. Baiko enpresak jakitera eman duenez, tratamendua jasotzen ari da. Ziurrenik bihar emango diote alta.

Lizartzarrak lau eta zortzi aste arteko errekuperazioa beharko duela aurreikusi dute, beti ere, eboluzioaren arabera. 
Honenbestez, egungo buruz buruko txapeldunak ez du parte hartuko bihar Donostian aurkeztuko den Buruz Buruko Txapelketan, eta bere tokia Arteaga II.ak beteko du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!