Estreinakoan, ondoezik sentitu eta partida utzi du Erik Jakak

Ataria 2021eko maiatzaren 9a

Pilotari lizartzarra bere lehen partida jokatzen ari zen Baiko enpresarekin fitxatu ondoren, Bizkaia frontoian. Rezusta atzelari zuela, Jokin Altuna eta Jon Mariezkurrena zituen aurkari. 18-8 galtzen zihoala, bertan behera geratu da partida.

Enpresa berriarekin lehena izan arren, ez zen partida erraza izaten ari lizartzarrarentzat. Hasieratik, abantaila handiarekin izan da Aspeko bikotea. 18 eta 8 zihoazela, bigarren atsedenaldi luzean, aldageletarako bidea hartu du Jakak, ondoezik sentitzen zelako. Ez du lesiorik izan, ezta zaintiraturik ere. Baiko enpresak Atariari jakinarazi dionez, "arnasa hartzeko zailtasunak zituela eta, obserbazioan" zegoen Baikoko aurrelari berria.

Unai Iglesias Baikoko enpresariak adierazi duenez, "apur bat zorabiatuta" zegoen. "Ez du kolperik izan, baina arnasa hartzeko zailtasun handiak zituen, eta orain medikuak egoera aztertzen ari dira. Hasieratik sentitu da ondoezik, baina jarraitzea erabaki du, azkenean partida utzi behar izan duen arte".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!