Erik Jakak emaitzen zain jarraitzen du eta hobera egin du

Ataria 2021eko maiatzaren 10a

Pilotari lizartzarrak Zorrotzaurre Klinikan jarraitzen du. Behaketan dago eta egin zaizkion proben emaitzak ezagutzeko zain dago. Hobera egin du azken orduetan.

Jakak gaua pasa du klinikan, atzo Bizkaia frontoian jokatu zuen partidan ondoezik sentitu ondoren. Hain justu, Baiko enpresako pilotari bezala jokatzen zuen lehen partida izan zen atzokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!