Betaurreko moreak jantzita marrazteko edo idazteko deia egin dute Lizartzan

Ataria 2021eko otsailaren 8a

Lizartzako Kalamatrike euskara eta kultura taldeak herritarrek egin eta idatzitako marrazki eta testuekin bilduma bat egin nahi du.

Betaurreko moreak jantzi eta idatzi bat edo marrazki bat egiteko proposamena luzatu diete herritarrei Kalamtrike taldekoek. Bakoitzak lan bakar bat aurkeztu ahalko du martxoaren 15a baino lehen. Ipuinak, olerkiak, bertsoak, ilustrazioak edota kontakizunak izan daitezke.

Testuen kasuan, gehienez 6000 karakterekoa izan beharko du, eta ilustrazioaren kasuan, orrialde batekoa, hau da, A4 tamainakoa. Lan bakoitzean egilearen izen-abizenak eta izenburua idatzi beharko dira. Lanak kalamatrike@gmail.com helbidera bidali ahalko dira, edo bestela, goizez udaletxean edo arratsaldez liburutegian utzi daitezke. Jasotzen dituzten lan guztiekin bilduma bat osatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!