Lizartzako Basalan Arrospide enpresako langile bat hil da mendian lanea ari zela

Ataria 2021eko urtarrilaren 22a

Ezkio-Itsason gertatu da ezbeharra, langilea aurretik moztutako enbor baten adarrak kentzen ari zela izandako lan istripuan. 53 urte zituen.

ELA sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez, biktima Lizartzako Basalan Arrospide enpresakoa zen eta aurretik moztutako enbor batean adarrak kentzen ari zela jo du beste adar batek. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 10:35ean gertatu da ezbeharra. Zauritua Donostiako Ospitalera eraman dute eta ordu batzuk geroago hil da. 

ELAk esan du Gipuzkoan urteko lehen lan heriotza izan dela, eta bigarrena EAEn. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!