Fernando Rojoren hitzaldia, berriz ere

Ataria 2020ko abenduaren 3a

Lizartzako Kulturaldia bukatu bada ere, beste bi ekitaldi izango direla esan du udalak.

Batetik, bihar ostirala, Fernando Rojoren hitzaldia egongo da. Fernando Rojok argazki erakusketa bat izan du Kulturaldian eta inaugurazio ekitaldian hitzaldia eskaini zuen. Ekimenak arrakasta izan zuen eta herritarrek horrela eskatuta, hitzaldi hori berriz ere eskaintzea erabaki dute. Bihar hortaz, Fernando Rojo ariko da 17:00etan haur eta gaztetxoei zuzenduta, eta 18:30ean helduei zuzenduta. Abenduaren 12an 19:00etan Esnatu naiz kabareta ikusi ahal izango da zimitorioan. 

Ekitaldietara gerturatzeko gonbidapenak eskatu behar dira udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!