Lizartzako egutegia sortzeko argazkiak eskatu dizkiete herritarrei

Ataria 2020ko azaroaren 27a

Lizartza gaitzat hartuta, horizontalean egindako bi argazki aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek abenduaren 6erako; ondoren, egutegia Lizartzako etxe guztietan banatuko dute.

Kalamatrike euskara eta kultura taldeak datorren urterako egutegi bat osatu nahi du herriko argazkiekin. Horretarako herritarrei laguntza eskatu die: Lizartza gaitzat hartuta, parte hartzaileek bina argazki aurkeztu beharko dituzte, horizontalean aterata. Argazki horiek abenduaren 6a baino lehen bidali beharko dira kalamatrike@gmail.com helbidera, JPG edo PNG formatuan. Argazkiekin batera, argazkiaren egilea eta izenburu bat zehaztu beharko dira.

Parte hartzen duten argazkien hautaketa herriko Whatsapp taldera bidaliko den link baten bitartez bozkatuko da, abenduaren 7 eta 8an egin beharko da.  Boto gehien jasotzen dituzten 12 argazkiek osatuko dute egutegia. Ondoren, behin egutegiak inprimatuta, Lizartzako etxe guztietara banatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!