Euskal presoen aldeko mosaikoa egin dute Lizartzan

Ataria 2020ko azaroaren 22a

Aitor Agirrebarrena eta Gari Etxeberriarekin batera gainontzeko preso guztiak etxera ekartzea eskatu dute Lizartzako herritarrek.

Lizartzako Sare Heritarrak erronka berria jarri zuen martxan: 100 pertsonek osatuko zuten mosaiko erraldoi bat egitea. Lizartzako herritarrak 12:00etan elkartu dira herriko plazan eta mosaiko herritarra egitea lortu dute. Bertan, Aitor Agirrebarrena eta Gari Etxeberriarekin batera gainontzeko preso guztiak etxera ekartzea eskatu dute, elkarbizitzan bizi den jendarte baten eraikuntzan aurrera egin eta bakearen aldeko urratsak ematen jarraitzeko xedearekin.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!