Argazkilaritza ikastaroan izena ematea zabalik, osteguna bitarte

Ataria 2020ko azaroaren 2a

Lizartzako Udalak argazkilaritza ikastaroa antolatu du 16 urtetik gorako herritarrentzat; osteguna baino lehen eman beharko da izena udaletxean.

Guztira bi saio eskainiko dira, bata azaroaren 7an, eta bestea azaroaren 14an, biak 10:00etatik 12:00etara. Mikel Olano izango da saioak zuzenduko dituena eta 15 euro ordaindu beharko dira. Ikastaroan parte hartzeko reflex edo antzeko argazki kamera bat izatea beharrezkoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!