Bideoa

Mendiz Mendi Etxera ibilaldiko irudiak, bideo bidez

Ataria 2020ko urriaren 1a

Irailaren 19an egin zen Mendiz Mendi Etxera ibilaldiaren seigarren edizioa; jasotako argzki guztiekin bideo bat osatu dute antolatzaileek esker ona adierazteko.

Seigarren edizioa berezia izan da Mendi Mendi Etxera mendi ibilaldian parte hartu dutenentzat. Aurten, pandemia egoeragatik, ezin izan dute urtero prestatu ohi duten ibilbidea jarraitu, baina, ez dira besoak gurutzatuta geratu eta beste modu batera antolatu dute. Bakoitzak gogoko duen mendi, gailur, txokoren batera egin dute ibilaldia eta handik argazkiak bidali dizkiete antolatzaileei izen emate garaian jasotako zapiak soinean zituztela.

Jasotako irudi guzti horiekin bideo bat osatu dute antolatzaileek eta eskerrak eman nahi dizkiete izena eman duten 300 lagunei, "erantzun ederra eman dutelako". Esan dutenez, "elkartasunaz ez duela etenik erakutsi dugu eta, beste behin ere, norberaren konpromisotik gauzak egin daitezkeela argi geratu da".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!