Lizartzako irakurle taldean izena emateko epea bihar amaituko da

Ataria 2020ko irailaren 17a

Lizartzako liburutegian eman beharko du izena irakurle taldean parte hartu nahi duenak.

Datorren kursorako berriro ere martxan jarri nahi dute Lizartzako irakurle taldea. Dagoeneko zehaztuta dituzte zein egunetan elkartuko diren: urriaren 19an, abenduaren 14an, otsailaren 8an, apirilaren 12an eta ekainaren 11n. Egun guztietan 17:00etarako jarri dute hitzordua. Taldeari eta liburuei buruzko informazio gehiago liburutegian eskura daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!