Olatz Salvadorren doinuez gozatzeko aukera izan dute Lizartzan

Ataria 2020ko irailaren 14a

Iraileko larunbat guztietan ari dira ospatzen ekitaldiren bat Lizartzan; larunbat honetan, trial bizikleta erakustaldia eskainiko dute Irene Caminos eta Javi Alonsok.

Larunbat iluntzean Olatz Salvador abeslariaren kontzertua entzuteko aukera izan zen medikukuaren etxe aurrean. Festak egun gutxitan ez ospatzearren antolatu dituzte iraileko asteburu guztietarako ekitaldian Lizartzan. Hori bai, gonbidapen bidez soilik ahal da joan. Eta larunbat honetan izango den trial bizikleta erakustaldirako ere gonbidapenak eskatu beharko dira. Erakustaldiaren aurretik, 17:00etan haurren txanda izango da eta beraiei zuzendutako trial saioan parte hartzeko aukera izango dute. 19:00etan, aldiz, Irene Caminos eta Javi Alonso igoko dira bizikleta gainera, eta ikuskizuna eskainiko dute. Lizartzako udaletxean eskuratu ahalko dira gonbidapenak edota 943 67 0700 telefonora deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!