Festen ordez, iraileko asteburu guztietarako ekitaldiak antolatu ditu Lizartzako Udalak. Larunbatean izan zen lehena, bertso saioa. Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Julio Soto igo ziren zimitorioan jarri zuten oholtzara, eta Amaia Agirre aritu zen gai jartzaile lanetan. Segurtasun neurriak betez, gonbidapen bidez joan ziren entzuleak bertara.
