Lizartzako haur eta gazteentzat esku pilota ikastaroak eskainiko dira. Aztinondo pilotalekuan izango dira, asteartetan eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era. Ordutegian aldaketa txikiak izan daitezke izen ematearen arabera.
Denboraldiaren hasiera irailaren 15ean izango da, eta izena Whatsapp bidez, 618569977 eta 646842384 zenbakietan, edota otsabio.lizartza@gmail.com helbidean eman daiteke.