Ez dira ospatuko Lizartzako festak

Ataria 2020ko uztailaren 29a

Lizartzako Udalak iraileko lehen astean ospatu beharreko jaiak ez antolatzea erabaki du.

Irailaren hasieran ospatzen dituzte herriko festak Lizartzan, eta udalak gaur jakitera eman duenez, bertan behera utziko ditu. 

Covid-19ak eragindako osasun-larrialdi egoera aintzat hartu dutela azpimarratu dute, eta EUDEL-ek ezarritako jarraibideak oinarri hartu dituztela festak ez antolatzeko.

Erabakia "mingarria" dela onartu dute udaletik, baina "arduraz jokatzea ezinbestekoa dugu", argitu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!