Argazki Galeria

Dantzatzen duen herria

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko otsailaren 16a

Lizartzako inauterien azken eguna dute gaurkoa. Meza nagusiaren ondoren, puska biltzen ibili dira herritarrak, txistulariekin kalejiran eta dantzan. Mozorrotuta agertu direnak ere izan dira tartean.

Plazan amaitu dute kalejira, eta bertan, Lizartzako Inauteri Dantzen emanaldia izan da. Urtero, talde bat gonbidatzen du herriko dantza taldeak, eta aurten, Astigarragako Astigar Dantza Taldea izan da gonbidatua. 14:00etan, berriz, Inauteri bazkariari ekin diote, plazan; txaranga ari da otordua alaitzen. Ondoren, zozketa desberdinak egingo dituzte, eta arratsaldean, herri kirol erakustaldia izango da, Karmele Gisasolaren (Zelai III), Jon Gisasolaren (Zelai IV) eta Mikel Agirreren eskutik. Amaitzeko, ijitoa erreko dute plazan, inauteriei agur esateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!