Lizartzako ikasleak mozorro dantzan ibili dira

Ataria 2020ko otsailaren 14a

Eskolatik abiatu eta itzulia egin ondoren, berriro plaza ingurua joan dira, bertaratu direnei antzerkia eskaintzera. Bihar inauteriek egun osoko jaia dute. 

EGITARAUA

07:00. Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin. Diana abestuz hasiko da inauteria.

07:30. Puske biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik.

10:00. Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko.

12:00. Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Joxe Mariko aparkalekutik.

13:30. Inauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.

18:00. Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta Lizartzako talogileak egindako taloak jateko aukera izango da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!