Mobilizazio jendetsua egin dute Sortuko kideei elkartasuna adierazteko

Ataria 2020ko urtarrilaren 22a

Guardia Zibilaren eskuetatik pasa ostean, aske utzi dituzte Sortuko lau kideak arratsaldean. Iluntzean, mobilizazioa egin dute Lizartzako plazan Bakea eta demokrazia, erasorik ez! lelopean.

Lizartzan egindako mobilizazioan presente izan da Haimar Altuna bera. EH Bilduren izenean hitz egin du Eneko Maiozek, eta esan du EH Bildutik irakurketa "zorrotza" egin nahi dutela atxiloketen inguruan: "Iruditzen zaigu atxiloketak, zuzenean momentu politikoari erantzuten dioela; EH Bilduk errail demokratizatzaile bat hartu du eta iruditzen zaigu horri erantzuten diola atxiloketa hauekin". Argi utzi du EH Bildu errail horretatik atera nahi badute, ez dutela lortuko. "Badakigu autoritarismo hori Espainian zer indar hartzen ari den, eta hau seinale bat besterik ez dela izan", gaineratu du Maiozek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!