Iñaki Azpiroz izango da alkate Lizartzan

Irati Saizar Artola 2019ko maiatzaren 27a

296 boto jaso ditu EH Bilduk, 15 boto zuri eta 6 boto baliogabe

EH Bilduk eta EQUOk aurkeztu dituzte zerrendak Lizartzan, eta herritarrek EH Bildu babestu dute; 7 hautetsiak lortuta. 296 boto jaso ditu koalizio abertzaleak eta 33 boto izan dira EQUOrentzat. 15 boto zuri eta 6 boto baliogabe jaso dituzte. Beraz, Iñaki Azpiroz izango da alkate

Gora egin du boto-emaileen kopuruak. Duela lau urte, 317 lagunek bozkatu zuten, eta aurten, 350 bizilagun joan dira botatzera. Azken agintaldian ere EH Bildurena izan da udal gobernua, eta datozen lau urteetan ere zazpi zinegotziak koalizio abertzalearenak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!