Elisa Agirre erizaina omendu dute, Lizartzan, 40 urteko lanarengatik

Irati Urdalleta 2019ko martxoaren 24a

Orexa, Gaztelu eta Lizartzako erizaina izan da Elisa Agirre 40 urtean. Orain, erretiroa hartuko duela eta, omenaldia egin diote Lizartzan.

100 herritarretik gora elkartu dira Lizartzako Goikoetxea sagardotegian Elisa Agirre erizaina omentzeko. 40 urtean izan da Agirre Orexa, Gaztelu eta Lizartzako erizaina eta emandakoa itzuli nahi izan diote gaur. Guztiek batera bazkaldu dute, eta amaieran, hainbat opari ere eman dizkiote.

"Egoera zailei aurre egitea" eskertu diote eta "beste lizartzatar bat gehiago" dela ere esan diote. Lizartzatik sendagile asko pasa diren arren, Agirreren bitartekaritza izan dute batetik bestera informazioa igarotzeko. "Eskerrak eman dizkizugu gurekin jarritako arreta eta pazientziarengatik, aholku eta harrera onarengatik eta momentu zail askotan egindako psikologo lanarengatik", esan diote lizartzarrek, eta, aldi berean, erretiroaz gozatzeko ere opatu diote. Agirrek, bere aldetik, maite dituela eta ez dituela inoiz ahaztuko esan die.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!