2019/02/23 07:00 - 23:59

Lizartzako inauteriak

Lizartzako inauteriak
Lizartza

07.00. Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin. Diana abestuz hasiko dute inauteria.

07.30. Puska-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik.

10.00. Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko.

12.00. Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Joxe Mariko aparkalekutik.

13.30 aldera. Inauterietako parte hartzaile guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.

18.00. Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dituzte, kalejiran plazara jaisteko. Bertan hainbat sagardotegitako sagardoak eta Lizartzako talogileak egindako taloak jateko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!