Bertso afaria, Txirritaren 40. urteurrena dela eta

Ataria 2018ko apirilaren 23a

Txirrita elkartean 40. urteurrena ospatzen hasi ziren asteburuan. Bertso afaria egin zuten Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariekin, eta maiatzaren 12an ere egun osoko festa izango dute.

Elkartearen urteurrena ospatzeko egun osoko festa egingo dute maiatzaren 12an. Herritarren bilgune da Txirrita eta Lizartzako ekitaldi ia guztietan hartzen du parte modu batera edo bestera.

Maiatzak 12, larunbata

  • 12:30. Kalejira Isk&bila txarangarekin. Elkarte ingurua eta plaza alaituko ditu txarangak.
  • 14:30. 40. urteurreneko bazkaria, elkartean.
  • 18:00. Toka txapelketa, plazan.
  • 20:00. Parrillada eta barrikotea irekia, plazan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!