Puska biltzen, ospeletik eta eguteran

Ataria 2018ko otsailaren 3a

Goizean goiz baserriz baserri txantxoak eta dantzariak puska biltzen ibili dira. Lehenik ospeleko baserriak pasa dituzte, ondoren, eguterakoak.

Lizartzako inauteriak berriro duela 25 urte hasi ziren antolatzen. Galduta egon ziren, baina orduko belaunaldi berriek, mahaiaren bueltan, berriz inauteriak ospatzen hastea erabaki zuten. Duela 25 urteko dantzari haiek gaur berriro puska biltzen ibili dira, egungo belaunaldi berriekin batera. 

Ima

Rafa

 Josune

Lizartzako inauteriak 2018

Gaur, larunbata

13:30 aldera: Ihauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkaria herriko frontoian

18:00etan: Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta "Lizartzako talogileak" egindako taloak jateko aukera izango da.

Bihar, igandea

11:00etan: Meza Nagusia. Ondoren hamaiketakoa plazan.

12:00etan: Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro, eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako Inauteri Dantzak plazan.

14:00etan: Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan, txrangaz alaiturik. Ondoren, zozketak eta "KALAKAN& luis pexoto" emanaldi berezia. 

19:30ean: Plazan "ijitoa" errez inauterien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!