2018/02/03 7:00
7:00etan: Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin. "Diana" abestuz hasiko dugu inauteria.
7:30ean: Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik.
10:00etan: Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko
12:00etan: Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Joxe Mariko aparkalekutik
13:30 aldera: Ihauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkaria herriko frontoian
18:00etan: Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta "Lizartzako talogileak" egindako taloak jateko aukera izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?