Gabonetako menua aukeratzen laguntzeko ikastaroa, Txirritan

Ataria 2017ko urriaren 11

Javi Rivero eta Eneko Amondarainek gidatuko dituzte saioak

Lizartzako Txirrita elkarteak eta udalak Gabonetako menua aukeratzen laguntzeko sukaldaritza ikastaroa antolatu dute. Hiru egunetan banatu dute ikastaroa eta Javi Rivero eta Eneko Amondarain sukaldariek gidatuko dituzte saioak.

Azaroaren 4ean 12:00etatik 15:00etara lehen platerak landuko dituzte, azaroaren 25ean ordu berean bigarrenak eta abenduaren 16ko eguerdian postreak. Txirrita elkartean bertan ariko dira. Ikastaroa gidatuko duten sukaldariak Javi Rivero eta Eneko Amondarain izango dira. Behin ikastaroa bukatuta prestatuko jakiak dastatu ahal izango dira.

Parte hartu nahi dutenek udaletxean edo Txirritan bertan eman dezakete izena eta gehienez 20 pertsonek hartu dezakete parte. Ez da beharrezkoa hiru saioetara joatea eta izena saioka emango da. Saio bakoitzaren kostua 15 eurokoa da Lizartzan erroldatuta daudenentzat eta Txirrita elkarteko kideentzat, eta 20 eurokoa gainontzekoentzat. Izena ematearekin batera egin behar da ordainketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!