Datorren astean hasiko dira dantza ikastaroak

Ataria 2017ko irailaren 28a

Lizartzako Otsolar taldeak lau ikastaro antolatu ditu: bi euskal dantza ikastaro, plaza dantzak eta inauteri dantzak.

Urriaren 2ko astean hasiko ditu Otsolar dantza taldeak ikastaroak. 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoen euskal dantza ikastaroa astelehenetan izango da, 18:00etatik 19:00etara, eta 2010 urtean jaiotakoena aldiz, asteazkenetan, 17:30etik 19:30era. Helduen plaza dantzak ikasteko saioak berriz, asteazkenetan izango dira, 20:30etik 21:30era. Lizartzako inauteri dantzak ere ikasi ahal izango dira. 2009 urtean edo lehenago jaiotakoek hartu dezakete parte ostegunetako eskoletan, 16:30etik 17:30era. Izena emateko deitu 685 765 477 telefonora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!