Festa giroan korrikan

Ataria 2016ko abenduaren 21a

Lizartzan Otsabio Kirol Elkarteak antolatzen duen krosa festa giroan egiten dute. Aurten 21.a izango da. Bi maila dituzte, 12 urte artekoak eta 12 urtetik gorakoak. 17:00etan abiatuko dira lehenengoak.

Irteera eta helmuga Txirrita elkartearen parean izaten da, eta izena bertan eman behar da proba hasi baino ordu erdi inguru lehenago. Haurrek itzuli bat emango diote ibilbideari, eta azken zatira arte denak batera joango dira. Proba nagusian lau edo bost itzuli egiten dituzte, eta azken itzulira arte denak batera joaten dira. Ez da saririk banatzen irabazleentzat, eta denek txokolate jatea egiten dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!