Javi Rivero eta Eneko Amondarain sukaldari gazteek Saltsan, hobe! ikastaroa eskainiko dute larunbatean, hilak 17, 19:00etan, Txirrita elkartean. 20 lagunentzako tokia dago eta udaletxean edo elkartean bertan eman behar da izena. Lizartzan erroldatuak edo Txirrita elkarteko kideek 15 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 25.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?