Gari Etxeberria lizartzarrak gose greba hasi du

Ataria 2016ko urriaren 31

Gari Etxeberria Lizartzako preso politikoak gose greba hasi du preso gaixoen askatasunaren alde, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez.

Ibai Aginagari hartu dio lekukoa lizartzarrak. Aginagak igandean hasi zuen gose greba, baina bertan behera utzi du "bihotzeko arazoak direla-eta, konortea bi aldiz galdu eta gero".

71 egunez, gose greban

Aitzol Gogorzak hasi zuen gose greba mugagabea abuztuaren 6an, "pairatzen duen gaixotasuna eta kartzela guztiz baterazinak direla aldarrikatzeko". Ekimen horri segida emanez, Huelvako preso politikoek hasi zuten gose greba abuztuaren 18an. 59 egunez egin dute txandakako protesta, urriaren 15era arte.

Egun horretatik aurrera, Jon Kepa Preciadok egin du gose greba bost egunez. Preciadok Sevilla IIko kartzelan dagoen Ibai Aginagari eman zion lekukoa, eta protesta egin du hiru egunez, janariari uko eginez. Abuztuaren 6tik hasita, 71 egun daramatzate guztira, txandakako gose greban.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!