Oinkari, Udaberri eta Otsolar lizartzarrekin dantzan

Asier Imaz 2016ko ekainaren 4a

Erromeria Eguna ospatzen ari dira gaur, Lizartzan. Egun guztian zehar dantzan ibiltzeko moduko egitaraua antolatu dute Otsolar herriko dantza taldekoek.

Erromeria Eguna eguerdian hasi da, Amasa-Villabonako Oinkari dantza taldekoen emanaldiarekin. Ondoren, azken lau urteetan bezala, Tolosako Udaberrikoak egin dute dantza. Azkenik, etxekoak izan dira eguneko lehen ekitaldia itxi dutenak. Aurrez, ordea, plazara gerturatu diren guztien oinak askatzeko aukera izan dute. Bazkariaren ondoren, kalejira, erromeria eta... nola ez, dantza eta dantza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!