Mikel Olaetxeak igandean jokatuko du Asegarcerekin azken partida

Asier Imaz 2016ko maiatzaren 16a

Lizartzako pilotariaren eta Asegarce enpresaren arteko hartu-emana igandean amaituko da, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Buruz buruko txapelketako hirugarren eta laugarren posturako lehia ere bertan jokatuko da.

Asegarce pilota enpresak jakinarazi duenez, Mikel Olaetxeak igandean jokatuko du eurekin azken partida. Tolosan jarri diote agurreko jaialdia. Albisurekin jokatuko du Olaetxeak, Retegi Bi eta Zubietaren aurka. 17:00etan hasiko da lehia.

Jaialdiko bigarren partida buruz buruko txapelketakoa izango da, hirugarren eta laugarren posturako lehia. Bengoetxea VI-Altuna III.ak jokatuko dute.

Arratsaldeari amaiera emateko, beste lizartzarrak jokatuko du: Erik Jakak. Rezusta izango du lagun Jakak, Agirre-Imazen aurka.

Mikel Olaetxea

Adina: 31 urte.
Postua: Aurrelaria.
Debuta: 2007ko ekainaren 23an, Zarautzen.
Palmaresa:Lau t'erdian Bigarren Mailako Txapelduna, 2008an. Binakakoan Bigarren mailako txapelduna 2011n, eta buruz burukoan, bigarren mailako txapelduna 2011n.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!