2016/01/30 07:00
07:00. Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin. "Diana" abestuz hasiko dute inauteria.
07:30. Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik.
09:30. Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko.
12:00. Mozorro, gurdi eta txaranga irteera Errota ataritik.
13:30. Inauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda.
Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko dugu herriko frontoian.
18:00. Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta "Lizartzako talogileak" egindako taloak jateko aukera izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?