GAEL eta Xotak irabazi dute Gabonetako lehen torneoa

Maier Ugartemendia 2016ko urtarrilaren 4a

Herri Txikietako areto futboleko jokalariek Lizartzan jokatu dituzte partidak. Bi taldek parte hartu dute eta bat izan da garaile.

Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Elkarteak antolatuta, hilaren 2an, larunbatean, I. Gabonetako Torneoa jokatu zen Lizartzan. GAEL taldeko jokalariek, Xota, Aurrera Leitza eta Larderoren aurka jokatu zituzten partidak, bi mailatan banatuta.

Lehen urteko infantiletan, Irurtzungo Xota taldeak lortu zuen garaipena bi partidak irabazita. Aldiz, bigarren urteko infantiletan, GAEL taldea osatzen duten gazteentzat izan zen garaipena seina golekin bi partidak irabazita. Harmailak ia guztiz beteta, ikusmina sortu zuen Gabonetako Torneoak.

Antolatzaileek, parte hartu duten taldeen «maila handia» nabarmendu dute. Bestetik, munduko txapeldun diren herri txikietako haurrek etxean jokatzeko aukera izan dute, eta elkartea «oso gustura» agertu da egiten ari den lanarekin, eta gaur egun, haurrek herrian bertan futbolean jokatzeko duten aukerarekin.

Lehen urteko infantilak

Emaitzak
Aurrera Leitza - Xota 2-5
GAEL - Aurrera Leitza 4-2
GAEL - Xota 1-2

Sailkapena
1. Xota 6p
2. GAEL 3p
3. Aurrera Leitza 0p

Bigarren urteko infantilak

Emaitzak
GAEL - Aurrera Leitza 6-2
Aurrera Leitza - Lardero 1-4
GAEL - Lardero 6-3

Sailkapena
1. GAEL 6p
2. Lardero 3p
3. Aurrera Leitza 0p

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!