'Jauzia' dokumentala erakutsiko du Ibai Agirrebarrena egileak

Ataria 2015eko azaroaren 24a

Jauzia dokumentalaren aurkezpena egingo du Ibai Agirrebarrena bere egileak gaur, Lizartzako gunean, 19:30ean hasita. Kultura batzordeak eta Zezengorri gaztetxeak antolatu dute egitasmoa.

Proiektuaren helburua ondoko galderari erantzutea da : «Nolaz parte hartu zuten Frantziar estatuko giza seme-alabek EHko nazio askapenerako gatazkan? Zergatik egin ote zuten Jauzia?». Agirrebarrenak galdera horri jarraikiz sei istorio bildu ditu ikus-entzunezkoan. Istorio horien protagonistak pertsona «arrunt» batzuk direla dio egileak, «politikatik edo gatazkatik kanpo hezi eta bizi izan diren pertsonak eta beren ibilbide pertsonaleko momentu batean kontzientzia hartu dutenak (edo ez), Euskal Herriko gatazka krudelean parte hartzeraino». Agirrebarrenak gaineratu duenez, «egunerokotasun arrunt baten ordez, engaiamenduak oinarritutako arriskuz beteriko bizimodu bat hautatu zuten, sinesgaitzak ziren eta diren gertakariak bizitzeraino edo protagonizatzeraino».

Proiektuari buruz gehiago jakiteko: http://arnasaluzea.com/campaigns/jauzia/

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!