Lizartzatik mendiz mendi etxera proba Lizartzan

Andoni Uzkudun 2015eko irailaren 20a

Jende asko gerturatu da gaur elkartasunezko mendi martxa osatzera Lizartzara. Heldu zein gaztek gozatzeko aukera izan dute. Kirola egin ostean jokuetarako eta bazkaltzeko tartea ere izan dute bertan. 

Lizartzatik Mendiz mendi etxera mendi martxa ospatu dute gaur Lizartzan. Bi ibilbide mota ezberdin prestatuak zeuden, 24 kilometroetakoa alde batetik eta famili giroan egiteko aukera ematen zuen 3 kilometroetakoa bestetik. Lehen ibilbidea egin behar izan dutenak goizeko 7:30etarako abitatu dira Lizartzako plazatik, 110 parte hartzaile egon dira ibilbide honetan.

Beste ibilbidea burutu dutenak, goizeko 10:30ak aldera abiatu dira eta 111 parte hartzaile egon dira. Ibilbidea amaitu ostean, puzgarriak egon dira umeentzat DJ Bull musika jartzaileak alaituta. Ondoren bazkaria egon da bertan parte hartu dutenentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!