Euskal dantzak Lizartzan, muxu eta guzti

Asier Imaz 2015eko ekainaren 6a

Erromeria Eguna ospatzen ari dira Lizartzan. Otsolar dantza taldearekin batera, Tolosako Udaberrikoak daude bertan. Arratsaldean, Unsain anaien emanaldia egongo da.

Euskal dantzaren barruan bi muxu ematearena, gauza berria da askorentzat. Lizartzan dantza ederrak plazaratu dituzte, eta Otsolar eta Udaberri dantza taldekoak, eta tartean, ohikoak ez direnak. Horietako baten bueltan ibili dira bikoteka, masailetan muxuak emanaz. Hori bai, izan da negarrez korrotik irten den haurrik ere.

Erromeri Eguna ospatzen dute gaur Lizartzan. Goizean udaletxe aurrean dantzatu ondoren, dantza poteoan bazkaltzera joan dira. Euskal kantuak abesteko beta izan dute, eta arratsaldean, Unsain anaien emanaldia egongo da. Pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera ere ez da faltako.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!