Inauterien bigarren astebururako prest, Lizartzan

Tolosaldeko Ataria 2015ko ots. 5a, 16:31

Aurreko larunbatean jaiei hasiera eman ondoren, Lizartzan asteburu osoan murgilduko dira inauterietan, gaurtik hasita. Ekitaldi aipagarrienetakoa Ihaute Dantzak dira, Lizartzako berezko dantzak. Hori igandean izango da, kalejiraren ondoren.

Mozorrotzeko eguna larunbata izango da: baserriz baserri ibili ondoren, herrian kalejira egingo dute, eta gero herri bazkaria frontoian.

Egitaraua

Otsailak 5, osteguna

19:00. Ihauteriak 2014 iruditan argazki proiekzioa gunean.

Otsailak 6, ostirala

14:15. Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren, kalejira.

Otsailak 7, larunbata

07:00. Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin. Diana abestuz hasiko da inauteria.

07:30. Puska-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin Ospeletik abiatuta.

09:30. Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko.

12:00. Mozorro, gurdi eta txarangen irteera ataritik.

13:30. Inauteri partaide guztiek kalejira Arrateko zubitik irtenda.

Ondoren. Bazkari herrikoia frontoian.

18:00. Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko. Bertan, sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta Lizartzako talogileek egindako taloak jateko aukera izango da.

Otsailak 8, igandea

11:00. Meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan.

12:00. Dantzariak kalean ibiliko dira puska-biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondo- ren, Lizartzako Ihaute Dantzak plazan.

14:00. Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan.

Ondoren. Txaranga, jokoak eta zozketa.

20:30. Inauterien amaiera plazan ijitoa errez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!