Lizartzarren babesa jaso du Mikel Olaetxeak

Asier Imaz 2014ko aza. 10a, 17:03

Oinatz Bengoetxearen aurka 22-9 galdu du lizartzarrak eta lau t'erdiko txapelketan jarraitzeko Ezkurdiak Aimar Olaizolari irabazi behar dio.

Larunbata, ez zen Olaetxearen eguna izan. Lizartzarrak ez zuen aurreko partidetako jokoa egin. Alderantziz; Oinatz Bengoetxearen eguna izan zen. Arlo guztietan nagusitu zen leitzarra. Partida amaieran: 22-9; Labritera joan ziren Tolosaldeko eta Lizartzako zaletuak txaloka, eta pilotaleku kanpoan 50 lagun inguru Olaetxearen zain.

Mikel Olaetxearen botileroa Iraitz anaia da. Ederki laburbildu zuen lau t’erdiko txapelketan lortutakoa, aldarrikapen mezu argia zabalduz: «Laino batean egon gara disfrutatzen, eta nora iritsi garen baloratu behar da. Zer egin duen, eta kantxan disfrutatu egin duela. Maila honetan jokatzeko gai dela erakutsi du, eta hortxe jarraitu behar du». Oinatzen aurkako partidari dagokionez, Iraitz Olaetxeak Bengoetxea zoriondu zuen: «Mikel urduri xamar atera da. Ez zuen nahi, baina 16 tantoko muga horrek min egin dio azkenean. Oinatz pilotari ikaragarria da. Puntuan ez zegoela zioten batzuk, baina oso ondo dagoela erakutsi d u. Merezimendu guztiz pasa da finalerdietara».

Oinatz Bengoetxeak ere lizartzarraren txapelketa gogoan izan zuen partida amaieran: «Errespetu handiarekin atera naiz, joko bikainarekin baitzegoen Mikel. Partidaren lehen zatian tartea irekitzea oso garrantzitsua izan dela uste dut. Egunik onena ez du izan, baina zoriondu egin behar da Mikel, izugarrizko txapelketa egin baitu, partida asko jokatuz eta pilotari handiei irabaziz».

Mikel Olaetxearen hitzak:

Iraitz Olaetxearen hitzak:

Oinatz Bengoetxearen hitzak:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!