Bi lizartzarrek Eibarko Astelenan jokatuko dute igandean

Asier Imaz 2014ko urriaren 16a

Lau t’erdiko pilota txapelketaren jardunaldi berri bat jokatuko da asteburuan, lehen eta bigarren mailan. Eskualdeko bi ordezkari egongo dira, eta biak lizartzarrak: Mikel Olaetxea eta Erik Jaka.  

Bi pilotariek jaialdi berean parte hartuko dute, Eibarko Astelenan, 17:00etatik aurrera, igandean.
Lehen mailako txapelketaren barruan Abel Barriolaren aurka jokatuko du Mikel Olaetxeak. Pilotak gaur goizean aukeratu dituzte. Leitzarrak 105,5 eta 104,5 gramokoak banandu ditu, eta lizartzarrak 105,8 eta 105,2 gramokoak. Final zortzirenetako lehia izango da, eta galtzailea txapelketatik kanpo geldituko da. Irabazlea final laurdenetako ligaxkan sartuko da, Olaizola II.aren eta Bengoetxea VI.aren multzoan.
Bestalde, bigarren mailako txapelketari dagokionez, Erik Jakak hasierako ligaxkako bere lehen partida jokatuko du Rico IV.aren aurka. Errioxarraren eta lizartzarraren arteko lehia, igandean Eibarren jokatuko den pilota jaialdiko hirugarren partida izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!