Larresoroko herritarrei agur eta ohore

Ataria 2026ko maiatzaren 30a

Lapurdiko Larresoro herriko senideen bisita jaso dute txaramarrek gaur, auzoko festen barruan.

Atzo hasi zituzten Txaramako festak eta gaur egun berezia izan dute bertako herritarrek. Leaburu-Txarama herria aspalditik dago senidetuta Lapurdiko Larresoro herriarekin. Urtero egiten dute itzuliren bat eskualdera, eta gaur, festen barruan presente egon dira iparraldeko lagunak.

Eguerdian egin diete ongietorria, eta Naia Gabirondo dantzariak egin die harrera. Horrekin batera, Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colina bertsolariak aritu dira, eta goiza girotzeko, motozerrarekin artelanak egiten aritu da Mikel Lasarte eta harriarekin erakustaldia egin du Xuban Zumeta zarauztarrak. Lasartek motozerrarekin egin duen arranoaren irudia eman diote opari Larresoroko Ote Lore elkarteko lehendakariari.

Eguerdian elkarrekin bazkalduko dute auzotarrek eta bazkalostean Peñagarikano eta Colina arituko dira, eta baita Anuk eta Elene ere, kantaldia eskaintzen. 18:30erako iragarri dute DJ Andoni arituko dela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!