Txaramako festak lehertzear daude

Ataria 2026ko maiatzaren 20a

Maiatzaren 29an abiatuko dituzte festak Txaraman, eta bi eguneko egitarau zabala antolatu dute horretarako.

Denetariko jarduerak izango dituzte bi egunetan Txaraman. Larunbatean, gainera, Larresoroko herritarren bisita jasoko dute eta egun horretarako bazkaria antolatu dute. Aurretik eman beharko da izena, maiatzaren 25a baino lehen, 675 705 897 (Ixiar) edo 696 601 833 (Ixi) zenbakietara deituta edo elkartean 19:00ak baino lehen. 2024ko ekainak 1eko bazkarian erabili zen zapia jantzita ekartzea eskatu dute antolatzaileek.

Hona hemen gainerako egitaraua:

  • Maiatzak 29, ostirala
    • 19:30. Elkarretaratzea. Sarek eta Etxeratek deituriko azken ostiraleko elkarretaratzea.
    • 20:00. Barrikotea. Norberak afaria etxetik eramanda.
    • 22:00. Eskailerapekoak umore emanaldia, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen eskutik.
  • Maiatzak 30, larunbata
    • 12:00. Ongietorria Larresoroko lagunei. Dantzaria: Naia Gabirondo; Artelanak motozerrarekin Mikel Lasarte; harri jasotzailea Xuban Zumeta; eta bertsolariak Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colina.
    • 14:30. Bazkaria. Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colina; kantaldia: Anuk eta Elene.
    • 18:30. DJ Andoni.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!