Naturatik lortzen duten esnea jaso bezain natural herritarrei itzultzea da Mahalaren helburua. Behi, ardi eta ahuntz esnea dira momentu honetan lantzen dituztenak. Kalitate oneko esnea bermatu eta lantzen dute, eta azken produktuan hasierako ezaugarriak bere horretan mantentzen saiatzen dira, esnearen gorputza, gozotasuna, usaina eta bestelako ezaugarriak gordez.
Mota desberdinetako gaztak, jogurtak, bifidusak, izozkiak, kefirra, arroz esne, flan eta natillak bezalako produktuak egiten dituzte jasotako esnearekin. Arroza, arrautza eta fruta erabiliz zapore eta kolore desberdinak jartzen dituzte platerean, eta gainera bertan egiten dituzten gaztak erabiliz gazta tarta egiteko errezeta bat sortu berri dute.
Bestalde, txerri haragia ere badute Mahalan. Kalitatezko haragia da, eta pieza onduak eta hestebeteak eskaintzen dituzte, eta kalitate goreneko gatza, piper mota desberdinak eta baratxuria erabiltzen dituzte oreak egiteko, koloratzaile, lurrin eta kontserbatzaile kimikorik gabe.
Ekoizten duten guztia Mahalak berak banatzen du herrietako dendetara, eta Bilboko Alde Zaharrean eta Donostiako Bulebarrean dituzten saltokietan ere badituzte produktu guztiak. Saltokiek zerbitzua euskaraz eskaintzen dute, bertakoa zaintzeko duten konpromisoaren erakusle.
- Helbidea. Mahala Baserria (Leaburu)
- Telefono zenbakia. 943 67 07 24
- Webgunea. mahala.eus
- E-posta. info@mahala.eus
- Instagram. @mahalabaserrikoproduktuak
